Gutun hau idatzi dut Agustina Pontestak argitaratutakoari erantzunez. Ez Agustinari zuzenean (edo bakarrik) erantzuteko, baizik eta gure herriaren zati handi batek Partaideko ikastolen inguruan duen ustea behingoz desmuntatzeko.

Gaur egun, itunpeko ikastetxe katolikoek euskal hezkuntza-sistemaren %35a osatzen dute (harritzeko kopurua hezkuntza sistema batean!); diktadura frankistaren babesarekin elizak garatu zuen hezkuntza sarea gure egunetara heldu da, demokraziaren botere publikoek esku-hartu gabe. Izan ere, ikastetxe horiek guztiak diru publikoz finantzatuak dira, baina kudeaketa pribatukoak, eliza katolikoaren kudeaketa, hain zuzen.