Berriz diogu: EAEko hezkuntza-sistema birplanteatzeko garaia da.

28/12/20200
770px-74677euskal-eskola-publikoaz-harro.jpg

Abenduaren 14an prentsaurrekoa eman genuen Donostian “Euskal Eskola Publikoaz harro” osatzen dugun erakundeek. Bi helburu zituen prentsaurreak: Topagunea aurkeztu eta segregazioa eta ezberdintasunak sortzen dituen EAEko hezkuntza-sistema birplanteatzea eskatzea. Azken egunetan gure mezua izan duen oihartzunaren eta interpretazioen harira, zehaztapen batzuk egin nahi ditugu:

  1. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarria egiten du, denona eta denontzat den eskola bakarra delako. Bere balioa azpimarratu, euskal gizarteak berarekiko duen atxikimendua handitu eta hezkuntza sistemaren ardatzean jarri nahi dugu, zerbitzu publiko bakarra den neurrian.

 

  1. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak EAEko hezkuntza-sistema dual publiko-pribatu honek gizartean dagoen segregazioa sortu eta areagotzen duela salatzen du, sare publikoan kontzentratzen direlako egoera sozioekonomiko baxuko ikasleak. Segregazio hau urteetan Eusko Jaurlaritza ezberdinek izan duten joera pribatizatzailearen ondorio zuzena da.

 

  1. Kohesioan oinarrituta eta pertsona guztiei aukera berdinak eskainiko dizkien gizartea nahi dugunez, hezkuntza sisteman neurri eraginkorrak har ditzaten eskatu diegu agintari eta politikariei. Besteak beste: publikoak ez diren ikastetxeek familiei kobratzen dieten kuota ekonomiko ilegalak debekatzea;  ikasleen matrikula orekatua bermatzea, araudia betetzen duten ikastetxe pribatuak soilik itundu, kohesioa helburu ez duten itunpeko ikastetxeen finantzazioa berraztertu, kohesioa bermatuko duen planifikazioa egin, eta abar.

 

  1. Topaguneak publifikatzeko marko legal iraunkorra izatea eskatzen du, hala nahi duten ikastetxeei publiko bihurtzeko aukera emateko.

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO TOPAGUNEA

admineskola


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *